Jaume Ponsarnau: “Helburua geratzen zaizkigun 7 partiduak irabaztea da”

Surne Bilbao Basket-ek larunbat honetan jokatuko du Miribillan Dreamland Gran Canariaren aurka. Partidua 17:00tan hasiko da. Gran Canariak seigarren postuan dago ligako sailkapenean 17-10eko errekorrarekin. Partidu zaila izango da, baina Bilbao Basket-ek sasoi onean dator 3 ondoz ondoko garaipenekin ligan eta Chemnitzen garaipena lortzetik aste honetan. Gran Canariak garaipena lortu zuen azkenekoan Valencia Basketen aurka. Hala ere, 3-3 errekorra du azkeneko 6 jardunaldietan.

Borroka garrantitsua izango da bi taldeentzako. Bilbao Basket-ek europar plazetan finkatzea nahi du eta iraunkortasunaren zigilua jarri behin betiko. Gran Canariak, aldiz, sailkapeneko hirugarren postuaren bila doa, play-offetan postu ona lortzeko. Ponsarnauko jokalariak Ethan Happ eta Nico Brussino zaindu beharko dute. Biak batez beste 12 puntu sartzen dituzte partiduko. John Shurnaren gainean egon beharko da ere, %45eko portzentaia du hiru puntuko marratik.

Lakovicen gizonak aste osoa izan dute partidua prestatzeko. Bilbao Basket-ek, berriz, Alemaniara joan behar izan du Europe Cup-eko partidua jokatzera eta bere kontra joan dezake horrek. Nolanahi ere, Miribillan jokatuz zaleak izango dituzte gogor bultzatuz, eta haien babesa nabarmenduko dute.

Jaume Ponsarnau gaur goizean hitz egin du Gran Canariari buruz, eta talde zaila dela aitortu du. “Talde oso ona da, balioei dagokionez ligako talderik sendoenetarikoa dena, erasoan eta defentsan proposatzen dutenagatik, egitura taktiko on batekin eta konpromiso handiarekin. Berezitasun bat dute, eta da asko bidaiatu behar dutela bere partiduetan, baina aste oso bat izan dute partidu hau prestatzeko. Haien ahalmenak aitortuz, asko direla, gureak ezartzen saiatuko gara. Partidu oso gogor bat izango da, ligako talderik gogorrenetarikoa delako”, adierazi zuen coach-ak.

7 partidu geratzen dira oraindik. Ponsarnau azaltzen zuen nola egingo dien aurre taldeak: “Hemendik aurrera nola jokatuko dugunaren termometroa, ziur aski, ez dago partidu honetan, hurrengoan baizik. Bertan aste oso bat izango dugu eta ikusiko dugu nola doazen gogoak, konpromisuak… Baina itxura hona daukagu. Nire sentsazioak, zentzu honetan, oso onak dira. Hainbat jokalariek egin dituzten aurrepausuak gustatu zaizkit. Haientzat sasoialdi garrantzitsu batean zeuden jokalariak, liga honetakoak ziren ala ez jakiteko. Ez zuten bakarrik frogatu behar liga honetakoak ziren, baita ondo jokatzearen erroka ere bazuten. Ikusiko dugu nola erantzungo dugun. Ikusiko dugu bakoitzaren autoexigentzia hemendik aurrera”.

“Nire esperientzian saioaldi onak eta gero badago momentu bat non helburuak galtzen dira”, jarraitzen zuen Ponsarnauk. “Azken finean, hau merkatu bat da, eta asmoak eta espektatibak agertzen dira. Baina, horregatik, nire helburua helburu bat izatea da, eta da geratzen zaizkigun 7 partiduak irabaztea”, argi uzten zuen beltzezko gizonen entrenatzaileak.