Bilbao Basket, Sopuertako Kirolaren Egunean

Pasa den larunbatean Sopuertako ‘Kirol Eguna’ ospatu zuten. Bilbao Basket Enkarterrira hurbildu zen gaur egun modalitate honetako talderik ez duen udalerri batean saskibaloiaren praktika sustatzeko asmoz. Hurbilketa honen bidez, datorren ikasturteari begira, BB Eskola bat sortu nahi da herrian. Horrek aukera emango luke etorkizunean herrian saskibaloi klub bat sortzeko.

Bilbao Basketeko Kanterako entrenatzaile batzuk, Armi lagun zutela, Sopuertara hurbildu ziren saskibaloi jardunaldia dinamizatzeko, guztira 35 haurrekin, guztiak 12 urtetik beherakoak. Eskerrak eman nahi dizkiegu bai Udalari bai jokalari gazteei Bilbao Basketekiko eta gure kirolarekiko duten gertutasunagatik eta prestutasunagatik.

Eskerrik asko, Sopuerta!