David Walker, Surne Bilbao Basketeko jokalari berria

David Walker, Surne Bilbao Basketeko jokalari berria

David Walker hegaleko estatubatuarrak (Ohio, 1.97 metro, 28 urte) Surne Bilbao Basketekin sinatu du denboraldia amaitu arte.

Jokalariak ondo baino hobeto ezagutzen du Endesa Liga, bertan 116 partida jokatu baititu Morabanc Andorraren elastikoa lau denboralditan defendatu ondoren, 16/17tik 19/20ra.

Walker Bundesligatik igaro ondoren iritsi da Bilbora. Iazko denboraldian 8.4 puntu, 2.8 asistentzia eta 2.1 errebote lortu zituen Medi Bayreuthekin. Jokalariak 21/22 denboraldia MHP Riesen Ludwigsburg taldean hasi zuen.

Ohioko hegalekoak Northeastern Huskiesentzat jokatu zuen NCAA denboraldian, eta batez beste 17.9 puntu, 4 asistentzia eta 3.8 errebote lortu zituen bere azken denboraldian (15/16).

Rafa Pueyo Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendariaren iritzia

– David Walker taldeko jokalari ona da, ACB Ligan aritua. Eskolta zein hegalekoak defenda ditzakeen jokalari fisikoa da. Erasoan jaurtitzaile ona da, uztaitik gertu egindako amaieretan indartsua, eta baloirik gabe ondo jokatzen du bere joko irakurketa onaren ondorioz.