Margiris Normantas eskolta lituaniarrak 2028ra arte luzatu du kontratua Surne Bilbaorekin. Taldean denboraldi bakarra egin duen arren, pieza aldaezina bilakatu da Jaume Ponsarnauren eskeman, eta taldearen defentsako liderretako bat da, bere indar eta intentsitateari esker. Vilniusekoak partida itzelak egin zituen La Laguna Teneriferen aurka (24 puntu, 6/8 hirukoetan, 4 asistentzia, 3 errebote, lapurketa bat eta […]











