Surne Bilbao ikusgarri batek Kosner Baskonia garaitu du Mendizorrotzan 85-99, Euskal Kopa Bizkaiara eramateko. Bastien Vautier izan zen neurketako jokalari baloratuena 17 puntu, 7 errebote, 3 tapoi eta balorazioko 29 punturekin. Tryggvi Hlinason kapitainak 12 puntu, 8 errebote 3 tapoi eta balorazioko 20 puntu lortu zituen beltzezko gizonen barrualdeko nagusitasuna baieztatuz. Martin Krampelj esloveniarrak 13 puntu saskiratu zituen eta 4 errebote jaso, balorazioko 17 puntu lortzeko. Jaume Ponsarnauren taldea hazten hasi zen neurketa aurrera zihoan einean eta hirugarren laurdenean defentsa gogorrari, joko abiadura eta saskiratzeei esker, markagailuan ihes egin zuten behin-betiko. Honi esker, Surne Bilbaok orain dela bost urte lortzen ez zuen txapelketa baten jabetzagaz egiten da, 2021 urtean izan baitzen talde bilbotarrak Euskal Kopa altxatu zuen azken aldia, talde gasteiztarra Santurtzin garaitu ostean Goudelockek gidatutako talde batean. Surne Bilbao garaitezin jarraitzen du jokatutako 4 norgehiagokak irabazi ostean.
Ponsarnauren mutilak izan ziren norgehiagokan lehen golpea eman zutenak, Nate Darlingen bi saskiratzek 4 puntuko aldea eman baitzioten taldeari. Gasteiztarrek laurdenaren amaieran buelta eman zioten markagailuari, hala ere, aldea ez zen gehiegizkoa eta Manex Ansorregik sartutako jaurtiketa libre bati esker alde hori murriztu egin zen. Ansorregik 4ko posizioan izan zuen joko denbora gehien, Luke Petraseken lesioaren ondorioz. Neurketa berdintzea lortu zuen Martin Krampeljek, biana arabarren bi hirukok jarraian behin betiko abantaila eman zioten taldeari lehen laurdenean eta 22-19 bukatu zen laurdena.
Bigarren laurdena Bilboren defentsa bikain batekin hasi zen, Ansorregi eta Vautier protagonista zirela. Lehenak txapela jarri zuen hiruko marran, bigarrenak, berriz, bi txapeleko erakustaldia eman zuen margoan. Une gozoa Somogyiren hiruko batek biribildu zuen, markagailuan 22-26koa jarriz. Jokalari hungariarrak ordura arteko alderik handiena lortu zuen hiru puntuko beste saskiratze bati esker (24-32). Hlinasonek hamar puntuko aldea (+10) ezarri zuen hurrengo jokaldian, defentsako lan bikainari jarraipena emanez (24-34). N’guessanen mate batek aldea murriztu, eta Baskoniak galdutako lurra berreskuratu zuen (28-34). Handik aurrera, jokoa pertsonaleko marrara bideratu zen, eta bilbotarrek bost eta zazpi puntu arteko errentari eutsi zioten. Duscak baten eta Ansorregi indartsu baten eskutik, berriro ere bederatzi puntukoa zen aldea. Laurdena ahalik eta ondoen amaitu zen bilbotarren interesetarako: Hilliarden hiruko bikain batek gehienezko abantaila jarri zuen markagailuan (34-46).
Hirugarren laurdena Martin Krampeljen 2+1eko batekin hasi zen (34-49). Darlingek hirukoa sartu eta 39-57koa jarri zuen, baina Duartek hiruko batekin erantzun zuen hurrengo jokaldian Galbiatiren taldearentzat (42-57). Duarte bere taldeko erasoko erreferentzia bihurtu zen, beste hiru puntu gehituta (45-57). Darlingek etxekoek aldea gehiago murriztea ekidin zuen beste hiruko batekin erantzunez (47-62). Kanadiarra bere saltsan zegoen, eta perimetroan egoerarik onena bilatu zuen hirukoak sartzen jarraitzeko (48-65). Joksimovicek taldearen jokoa hobetu zuen, eta urdin-gorriak 13 puntura hurbildu ziren (52-65). Une horretan, Bastien Vautierren irudia nabarmendu zen lehia gobernatzeko. Jokalari frantziarra kanpora atera eta hirukoa sartu zuen, hiru hatzamarrekin aulkiko taldekideei keinua eginez. Haren beste saskiratze batek hutsarte berri bat eskatzera behartu zuen Galbiati, markagailuak 54-72koa erakusten zuela. Joksimovicek aldea murriztu zuen berriro hiruko bati esker laurdenaren amaieran (57-72).
Azken txanpa MIB-en interesen alde hasi zen, Vautierren bi saskiratzerekin (60-78). Jokalari frantziarraren eta Martin Krampeljen errotazio bikain batek 20 puntu inguruko aldea eman zion Jaume Ponsarnauren taldeari. Jaume Ponsarnauren taldearen makinak ondo jarraitzen zuen, eta Normantasen saskiratze batek abantaila maximoa ezarri zuen, +21 (71-92). Orduan agertu zen Duarteren talentua, bost puntu jarraian lortuta, Baskoniaren azken ahalegin bat bultzatu zuen (76-92). Fariedek 12 puntura gerturatu zituen bereak (80-92), baina Normantasek garaipena bideratu zuen (80-94) amaierarako bi minutu eskas falta zirenean. Lituaniarrak eman zuen azken errematea, 82-99koa ezarri zuen hiruko batekin. Euskal Kopa Bilbo ra eraman zuten beltzezko gizonek.


