Melwin Pantzar eta Luke Petrasek Surne Bilbaoko jokalariak FIBA Europe Cupeko denboraldiko bosteko onenean sartu dituzte zaleek, txapelketako webgune ofizialak antolatutako Fan Awards sarietan. Bi jokalariek paper erabat garrantzitsua izan dute taldeak Europako lehiaketan lortutako arrakastan, eta beren estatistika bikainek babestu dute hautaketa hori. Pantzar joko antolatzaileak txapelketako asistentzia emalerik onena izatea lortu du denboraldi […]











